Harpidetu buletinera

Ohiko osoko bilkura, ostegunean

2017/09/26

Arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian.

Urriaren 2an zabalduko da ludotekan izena emateko epea

2017/09/26

Izen-ematea zabalik egongo da hilaren 9a arte eta behin epe hori amaitzean, apuntatu direnen artean zozketa egingo da. Halaber, irailaren 28an gurasoen bilera egingo da ludotekan zerbitzuaren berri eman eta izen-emate prozesua nola egingo den azaltzeko. Eskaera orriak bileran bertan banatuko dira.

Udal kontu-hartzaile lanpostua betetzeko oposizio lehiaketaren lehen frogaren behin-behineko emaitzak

2017/09/25

Dagoeneko argitaratu dira udal kontu-hartzaile postua betetzeko oposizio lehiaketaren lehen frogaren behin-behineko emaitzak. Erreklamazioak aurkezteko epea hilaren 29a arte egongo da zabalik, azken hori barne.

Martxan da berriro errotazio altuko A gunea

2017/09/25

Dagoeneko jarri ditu Udalak tiketa inprimatzeko makinak Moilaberriko zubitik Pulpo elkarte pare arteko eremuan, horrenbestez, gaurtik aurrera ezinbestekoa izango da tiketa ateratzea bertan aparkatu ahal izateko. Ordu-mugak 90 minutukoa izaten jarraituko du eta ibilgailua Zumaian erroldatuta dutenentzat, orain arte bezala, doakoa izango da.

Zumaiako argiztapenean hobekuntzak egiteko mailegua jasoko du Udalak

2017/09/25

Horri esker 500.000€ jasoko ditu IDAE-tik eta herriko sare elektrikoa hobetu eta hainbat argi doitu, erregulatu eta ordezkatzera bideratuko ditu, baita herriko puntu beltzei irtenbidea ematera ere. Herriko energia kontsumoa murrizteaz gain, helburua da energia eraginkortasuna bultzatzea eta aldi berean, ingurumenari eragindako kalteak gutxitzea.

Albiste gehiago…

Oharrak

San Pedro jaietan postuak jartzeko baimenak

Informazio gehiago hemen

Zumaiako eleaniztasuna jasotzeko deialdia.

Informazio gehiago hemen

Udal kontu-hartzaile lanpostua betetzeko hautaketa prozesu irekia

Informazio gehiago hemen

Tramiteak Tramiteak

Udaleko agiriak eskatu online: Zerbitzu telematikoak

Parte hartu Parte hartu

Bidali zure ideiak edo iradokizunak, edo lagundu webgunea hobetzen. Idatziguzu.

Lan eskaintza Lan eskaintza

Udalaren lan-eskaintza publikoa ikusi hemen.