XX. Zakila Bira

Zumaiako Udalak Zumaiako Zakila Bira antolatu du. Zumaiako Zakila Bira, urriaren 1an egingo da, arratsaldeko 17:00etan..

ARAUDIA-KORRIKA.

Ibilbidea: Zumaia-Arroa-Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Bedua-Zumaia.Kilometroak adierazteko txartelak egongo dira.
Informazioa: Lubaki Kiroldegia: 943862021. / 629503369
Izen-ematea:15 € zenbaki txipa.
www.herrikrosa.eus 
Proba egunean: Itsaskiroldegian, hiru ordu laurden lehenago arte: 17 €.

Internetik izen-emate itxiera: urriak 1, eguerdiko 12:00etan.
Zenbaki txipak proba egunean banatuko dira Itsaskiroldegian (9:00-13:00) (14:30-16:30).
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, zerrendatik kendu egingo da.
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta istripuko aseguruak izango ditu.
DYAren laguntza izango dugu.
10 km.ko kontrola: 18:07an itxiko da.

Helmugako kontrola 19:15ean itxiko da.
Edari-postuak: 4 izango dira:

* 5. km.: Agote Auzoa.
*11.km.: Aizarnazabalgo bidegurutzea. 
*17.km.: Oikian.
*20 kim: Helmugan.

Mailak honako hauek dira:
*Gazteak (G-E): 16 urtetik – 19ra.
*Nagusiak(G-E): 20 urtetik – 34ra.
*Beteranoak (G-E)
A maila: 35 urtetik – 44ra.
B maila: 45 urtetik – 54ra.
C maila: 55 urte eta gorakoak.

Sariak: Gizonentzat Emakumeentzat.
1.-Txapela + 150 €/ Txartel oparia + Saria
2.-100€/ Txartel oparia + Saria
3.- 75€/ Txartel oparia + Saria

Maila bakoitzeko (G-E) lehenengoei,
garaikurra emango zaie eta partehartzaile 
guztiei opari bat.

Sariak ez dira pilatuko. Posta eta mailaren arabera izandako saria bakarrik jasoko dute korrikalariek.
Sari banaketa 19:15ean izango da.
Zozketa: hainbat opari zozketatuko dira.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskuaren erantzukizuna.
Antolakuntzak ez du bere gain hartuko partehartzaileek beren buruari edo beste bati egin diezaiekeen galera, kalte, edota lesioen erantzukizunik.

Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan jasotzen ez dena IAFFen araudia kontuan izanda erabakiko da.

Proba eskualdeko errepideetan egingo denez, partehartzaileak eskuineko bidetik joan daitezela eskatzen da. ANTOLAKUNTZAK egindako iradokizunak errespetatzen ez dituzten atletak BAZTERTURIK geratuko dira.
Antolakuntzak, lasterketa ixteko kotxe-erratza jarriko du.

Antolakuntzak edari-postuetan kotxeak izango ditu, bidean geratzen diren korrikalariak helmugara eramateko.
Aldageletatik 500 metrora (Estazioko industrialdea), korrikalariek aparkalekua izango dute.

Gehienezko partaide kopurua: 800.

Irteera arratsaldeko 17:00etan izango da Erribera Kalean. Helmuga, berriz, kale berean egongo da, Pulpo elkartearen aurrean.
Dutxak: Itsaskiroldegian eta Lubaki Kiroldegian egongo dira.

ZUMAIAKO UDALA.
LUBAKI KIROLDEGIA.
Tlf.943-862021 Faxa: 943-862019.
www.zumaia.net
www.herrikrossa.com
kirolak@lubaki.eu
20750 – ZUMAIA (GIPUZKOA).