Albisteak

RSS icon
Moilaberriko zubia irailean konponduko du Udalak

Moilaberriko zubia irailean konponduko du Udalak

2017/08/22

Dena den, gaur gaueko ekintza bandalikoen ondorioz apurtutako egur xaflak dagoeneko konpondu dituela adierazi du.

Gehiago irakurri

Zumaiako irakurle taldeak irailean ekingo dio ikasturte berriari

Zumaiako irakurle taldeak irailean ekingo dio ikasturte berriari

2017/08/22

Datorren hilaren 12an, “Irakurri matte” Zumaiako irakurle taldeak ikasturte berria hasiko du eta lehen saioan landuko duten obra Leire Ibargurenen “Laura esaten zioten: Miren Odriozolaren borrokak” liburua izango da. Ohikoa den bezala, Alondegian bilduko da taldea, irakurketak bakoitzari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko.

Gehiago irakurri

Abuztuaren 24tik 28ra Sanbartolomeak ospatuko dira Oikian

Abuztuaren 24tik 28ra Sanbartolomeak ospatuko dira Oikian

2017/08/21

Pilota partidak, erromeriak, jolasak, herri bazkaria, dantzaldiak edota apar festa dira, besteak beste, herritarren gozamenerako antolatutako ekintzak.

Gehiago irakurri

Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

2017/08/21

Abuztuaren 21etik 25era bitartean, marea biziak direla eta, etenaldiak egongo dira Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzuan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.

Gehiago irakurri

Olarro Egunerako herriko taldeei deialdia

Olarro Egunerako herriko taldeei deialdia

2017/08/18

Irailaren 16an ospatuko da eta bertan jartzen diren txoznetarako eta herri bazkarirako jendea behar da. Izena emateko epea abuztuaren 31a arte egongo da zabalik Turismo Bulegoan, 943143396 telefonoan edo turismoa@zumaia.eus helbide elektronikoan.

Gehiago irakurri

Aldaketak oinezkoenzat Axular eta Zubitxikiko obrak direla eta

Aldaketak oinezkoenzat Axular eta Zubitxikiko obrak direla eta

2017/08/18

Aurrera doaz Axular ibilbidea egokitzeko lanak eta bide horretan Zubitxikiko eremuan ere hainbat lan egiten ari da Udala.

Gehiago irakurri

Bartzelonako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo du Udalak gaur 12:00etan

Bartzelonako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo du Udalak gaur 12:00etan

2017/08/18

Atzo arratsaldean Bartzelonan izan zen atentatuaren harira, Zumaiako Udalak gaitzespen irmoa azaldu du eta biktimei zein horien senideei dolumina eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo du gaur, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean.

Gehiago irakurri

Zumaiako Musika Jaialdiak izandako arrakasta eta harrera ona azpimarratu ditu Udalak

Zumaiako Musika Jaialdiak izandako arrakasta eta harrera ona azpimarratu ditu Udalak

2017/08/17

Emanaldiek jasotako erantzun beroa nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie antolakuntza lanetan lagundu duten guztiei, baita musikariei ere, egindako lan bikainagatik. Ildo beretik, berriki ospatutako Euskal Jai Eguneko giro aparta eta herritarren partaidetza altua ere azpimarratu eta eskertu ditu.

Gehiago irakurri

Aurrera doa hondarrezko eskultura tailerra

Aurrera doa hondarrezko eskultura tailerra

2017/08/17

Jende ugari elkartu zen atzo Santiago hondartzan Udalak antolatutako hondarrezko eskultura tailerreko bigarren saioan. Hirugarren eta azken saioa datorren asteazkenean egingo da, hilak 23, 11:00-14:00 bitartean Santiago hondartzan.

Gehiago irakurri

Kuadrilla Eguna ospatuko da larunbatean

Kuadrilla Eguna ospatuko da larunbatean

2017/08/16

Festarik festa, dagoeneko hemen dugu aurtengo Kuadrilla Eguna. Goizean goiz hasita ekintza egitarau zabala izango dute zumaiarren aukeran lagun taldean egunaz eta festaz gozatzeko.

Gehiago irakurri

Kaleko pintura lehiaketako erakusketa ikusgai Oxford aretoan

Kaleko pintura lehiaketako erakusketa ikusgai Oxford aretoan

2017/08/16

Erakusketa irailaren 3a arte egongo da zabalik, arratsaldero, 18:30-20:30 bitartean

Gehiago irakurri

Leticia Gaspar izan da XVI. kaleko pintura lehiaketaren irabazlea

Leticia Gaspar izan da XVI. kaleko pintura lehiaketaren irabazlea

2017/08/16

Guztira 36 lagunek hartu dute parte lehiaketan eta epaimahaiak aukeratutako lan onenak ikusgai egongo dira gaurtik irailaren 3a arte Alondegiako Oxford aretoan, arratsaldero, 18:30etik 20:30era.

Gehiago irakurri

Enplegu Zentroa ostegunean zabalduko da

Enplegu Zentroa ostegunean zabalduko da

2017/08/11

Bulegoko ordutegia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da eta egun horretan enpresa sustapen zerbitzua soilik eskainiko da.

Gehiago irakurri

Kaleko pintura lehiaketa egingo da hilaren 15ean

Kaleko pintura lehiaketa egingo da hilaren 15ean

2017/08/10

Lehiaketan haur gazte zein helduek parte hartu ahal izango dute eta teknika zein gaia parte-hartzaileen esku egongo da. Lana kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egitea izango da oinarrizko baldintza.

Gehiago irakurri

Aldaketak Alondegia Kultur Etxeko ordutegian

Aldaketak Alondegia Kultur Etxeko ordutegian

2017/08/09

Ostiralean, Euskal Jai eguna dela eta, 13:00etan itxiko da, baina Oxford erakusketa aretoa zabalik egongo da 18:30etik 20:30era. Datorren astean, abuztuak 15 asteartea jai eguna da eta kultur etxea itxita egongo da.

Gehiago irakurri

Angeles Sorazu kaleko trafikoa moztua Euskal Jaia egunean

Angeles Sorazu kaleko trafikoa moztua Euskal Jaia egunean

2017/08/08

Abuztuaren 11n, ostirala, Euskal Jaia eguna ospatuko da Zumaian. Hori dela eta, 09:30etatik 14:30era Angeles Sorazu kaletik gora trafikoa moztua egongo da eta ezin izango da aparkatu inguruko kaleetan.

Gehiago irakurri

Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

2017/08/08

Abuztuaren 8tik 13ra bitartean, marea biziak direla eta, Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da ordu jakin batzuetan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udala baserritarrekin bildu da lehen sektorea bultzatzeko eta aktibatzeko asmoz egindako txostena azaltzeko

Zumaiako Udala baserritarrekin bildu da lehen sektorea bultzatzeko eta aktibatzeko asmoz egindako txostena azaltzeko

2017/08/04

URKOMEk landutako txostenak, egungo egoeraren analisia egiteaz gain, ekintza plana ere zehazten du, epe motz eta ertainean abian jarri beharreko ekintzekin. Zumaiako Udalarentzat, lehen sektorea mantentzea eta belaunaldi berriei ere aukera horren atea irekitzea beharrezkoa da.

Gehiago irakurri

Mugi zerbitzua kiroldegian eskainiko da astelehenetik aurrera

Mugi zerbitzua kiroldegian eskainiko da astelehenetik aurrera

2017/08/04

Astelehenetik ostiralera eskatu daiteke Mugi txartela polikiroldegian baita bertan jaso ere. Errekargak ez dira kiroldegian egingo, orain arteko ohiko lekuetan baizik, KUTXAko kutxazainetan, Correosen eta tren geltokian.

Gehiago irakurri

Jakingo al zenuke 1344ko leku-izenak gaurko Zumaiako mapan kokatzen?

Jakingo al zenuke 1344ko leku-izenak gaurko Zumaiako mapan kokatzen?

2017/08/04

Orain urte batzuk arte, egungo herriak hiri-gutuna lortzearekin batera sortzen zirenaren ustea zegoen. Hiri-gutunarekin hiribildu berri bat sortzen zen, bai. Horrek, ordea, ez du hiribildua sortu aurreko populazio eza adierazten. Bai dokumentazioak, bai arkeologiak, hiribilduak sortu aurreko populazio guneak zeudela erakutsi dute eta hiribilduen sorrera populazio horren nahiaren emaitza direla.

Gehiago irakurri

Euskal Kosta Krosa aurkeztu dute gaur Zumaia, Zarautz, Getaria, Orio eta Aiako udalerriek

Euskal Kosta Krosa aurkeztu dute gaur Zumaia, Zarautz, Getaria, Orio eta Aiako udalerriek

2017/08/03

Kirol froga berri hori erdi maratoi lasterketa ibiltaria izango da, hau da, urtez urte, irteera eta helmuga aldatuz joango da. Irailaren 30ean ospatuko da eta helburu du bailara indartu eta ezagutzera ematea.

Gehiago irakurri

Zumaiako argiztapenean hobekuntzak egiteko mailegua jasoko du Udalak

Zumaiako argiztapenean hobekuntzak egiteko mailegua jasoko du Udalak

2017/07/28

Horri esker 500.000€ jasoko ditu IDAE-tik eta herriko sare elektrikoa hobetu eta hainbat argi doitu, erregulatu eta ordezkatzera bideratuko ditu, baita herriko puntu beltzei irtenbidea ematera ere. Herriko energia kontsumoa murrizteaz gain, helburua da energia eraginkortasuna bultzatzea eta aldi berean, ingurumenari eragindako kalteak gutxitzea.

Gehiago irakurri

Zumaiako Udalak doituko du Santiago hondartzan eraikiko den zerbitzuetako eraikina

Zumaiako Udalak doituko du Santiago hondartzan eraikiko den zerbitzuetako eraikina

2017/07/27

Horretarako Getariako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmena onartu du gaurko bilkuran udalbatzak eta horren arabera, Udala bera arduratuko da bertan mantenurako biltegia, komunak, aldagelak, dutxak eta sorosleentzako gunea eraikitzeaz. Halaber, eguneko aztergaien artean, 2016ko kontu orokorrak ere onartu dira eta bertan behera gelditu da alokairua eta emantzipazioa bultzatzeko EH Bilduk aurkeztutako proposamena.

Gehiago irakurri

Ingeles eta erakusleiho diseinuko ikastaroak merkatarientzat

Ingeles eta erakusleiho diseinuko ikastaroak merkatarientzat

2017/07/27

Zumaiako Merkatari Elkarteak dei egiten die merkatariei aipatutako ikastaroetan parte hartzera anima daitezen. Izena emateko azken eguna abuztuaren 4a izango da.

Gehiago irakurri

Artisau Azokako zeramika tailerrean haurrek egindako lanak Alondegian jaso daitezke

Artisau Azokako zeramika tailerrean haurrek egindako lanak Alondegian jaso daitezke

2017/07/27

Horretarako Alondegiako lehen pisura jo beharko da, astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 ordutegian. Lanak jasotzeko beharrezkoa izango da umearen izena, lanaren zenbakia eta goizeko ala arratsaldeko txandan egin zen azaltzea.

Gehiago irakurri

XXIX. Argazki Lehiaketaren erakusketa ikusgai Oxford aretoan

XXIX. Argazki Lehiaketaren erakusketa ikusgai Oxford aretoan

2017/07/27

Hilaren 28tik abuztuaren 14a arte, arkitektura ardatz izan duen argazki lehiaketako lan sarituak eta epaimahaiak hautatutako lan onenak egongo dira ikusgai, astelehenetik igandera 18:30-20:30 bitartean. Irekiera hilaren 28an izango da, arratsaldeko 19:30ean.

Gehiago irakurri

Trafiko etenak Joxe Mari Korta Memorialeko txirrindulari lasterketa dela eta

Trafiko etenak Joxe Mari Korta Memorialeko txirrindulari lasterketa dela eta

2017/07/27

Igandean, hilak 30, arratsaldeko 16:00-18:30 bitartean txirrindulari lasterketa egingo da eta ondorioz, trafiko etenaldi puntualak egingo dira Patxita Etxezarreta eta Axular ibiltokian.

Gehiago irakurri

Larunbatean emango zaio hasiera Zumaiako Musika Jaialdiari

Larunbatean emango zaio hasiera Zumaiako Musika Jaialdiari

2017/07/27

Abuztuaren 13a bitarte, musika klasikoa ardatz, dantza, zinea, ipuin kontalariak edota musika estilo ezberdinak uztartuko dituen emanaldiak eskainiko dira herritarren gozamenerako. Jaialdiarekin batera abuztuko ekintza egitaraua aurkeztu du Udalak: Gala Gaua, Euskal Jai eguna edota abuztuaren 15ean egingo den kaleko pintura lehiaketa, besteak beste.

Gehiago irakurri

Hainbat egokitzapen lan egin ditu Udalak Forondako teilatuan

Hainbat egokitzapen lan egin ditu Udalak Forondako teilatuan

2017/07/26

Horiei esker erantzuna eta konponbidea eman die urtetan zehar bertan egon diren itoginei.

Gehiago irakurri

Ohiko osoko bilkura, ostegunean

Ohiko osoko bilkura, ostegunean

2017/07/26

Arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian.

Gehiago irakurri