11 lanpostu berri eskaini ditu Urola Kostako Udal Ekarteak

2017/10/20

Kontratuak aldi baterakoak izango dira eta helburu dute enplegua sustatzea. Lehentasuna izango dute emakumeek, DBE/RGI jasotzen duten pertsonek eta 55 urtetik gorako pertsonek.

Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2017-08-28). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake): 5 pertsona izango dira emakumeak; 4 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, eta 4 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

 

Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroa edota abenduan.

 

Lanpostuak: guztira 11 lanpostu beteko dira

¾    Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)

¾    Teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa

¾    Teknikari bat, enplegu hobi berriak identifikatzeko

¾    Teknikari bat, enpresen arteko lankidetza bideratzeko euskarriak

 

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

 

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 7a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

 

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Udal Elkartearen webgunean: www.urolakosta.eus (lan-eskaintzak)