13 etxebizitza libre salgai jarri ditu Zumaia Lantzenek

2010/11/10

Salmentarako Lehia eta Publizitatearen printzipioak errespetatzen dituen prozedura baten bidez salduko dira.

Zumaia Lantzenek salgai jarri ditu Odieta-San Jose auzoa errehabilitatu ondoren eraiki diren 13 etxebizitza, trasteleku eta lokalak. Etxebizitzak merkatu librean salduko dira, salmentarako Lehia eta Publizitatearen printzipioak errespetatuko dituen prozedura baten bidez salduko dira. Etxebizitza horietakoren bat eskuratzeko aukera edozeinek izango du; ez baita beharrezkoa Zumaian erroldatua egotea.

Eskaera egiteko beharrezkoa izango da eskabide-orria betetzea eta 250 € banketxean sartzea seinale bezala.Seinalea Kutxako kontu korrontea honetara sartu beharko da: 2101-0381-02-0010225704.

Eskabidean interesatutako etxebizitza edo etxebizitzak zein diren adierazi beharko da, erosteko lehentasun ordena adieraziz.

Behin eskaera epea bukatutakoan etxebizitzak esleituko dira. Interesatu bat baino gehiago badago etxebizitza baterako, interesatuen artean zozketa egingo da notario aurrean, eta lehentasun ordena bat ezarriko da.


Etxebizitzak honako ordena honi jarraituz zozketatuko dira:
1. ataria: 2ºB; 2. ataria 1ºA, 1ºB, 1ºC, 2ºC, 3ºA, 3ºB, 3ºC, 4º B; 3. ataria: 1ºA, 2ºA, 2ºB, 3ºB


Informazio gehiago:

-Planoak

      1. ataria: 2ºB

      2. ataria 1ºA, 1ºB, 1ºC, 2ºC, 3ºA, 3ºB, 3ºC, 4º B

      3. ataria: 1ºA, 2ºA, 2ºB, 3ºB

- Salneurriak

- Eskabidea

Informazio gehiagorako Zumaia Lantzeneko bulegoetara jo dezakete interesdunek ( zumaialantzen@zumaiakoudala.net edo 943 14 34 15).