1937AN KANPORATUAK IZAN ZIREN ZUMAIARREN ZERRENDA

2017/02/13

Gaur 80 urte betetzen dira tropa frankistak Zumaian sartu zirenetik. 80 urte, gure herriaren historia aldatu eta bereziki gure arbaso eta senitartekoen bizimodua hankaz gora jarri zutenetik. Gaur 80 urte 252 zumaiar etxetik atera eta errukirik gabe kanporatu zituztenetik.

Nekez ahaztuko dute haiek 1937ko otsailaren 13a. Nekez utziko dute atzean egun euritsu eta hotz hartatik aurrera bizitako bihozmina, atsekabea, sufrimendua eta oinazea.

Atzo Zumaiak eskainitako ekitaldian heroi gisa izendatu zituen alkateak 252 lagun horiek guztiak. Heroiak garaiko indarkeriari, bortizkeriari, sufrimenduari eta oinazeari aurre egiteagatik. Heroiak bidegabekeri hartatik bizirik irteteagatik eta heroiak gure iragana gerturatu eta bizirik mantendu izanagatik. Heroiak azken finean, egoera bortitzenen aurrean inoiz amore eman ez izanagatik.

Eta guzti horregatik Udalak, berriro ere, eskerrik beroenak ematen dizkie guztiei.

HEMEN, zoritxarreko egun hartan kanporatuak izan zirenen zerrenda