2016ko Emakumearen Eguneko kartel lehiaketa

2016/01/25

Oinarriak

- Karteleko testua:”martxoak 8- Emakumearen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2016”.

Aurten, kartelaren gaia izango da ”Zumaia, indarkeria matxistarik gabeko herria”. ”Gure bizitzen egunerokoan, emakumeok beldurra sentitzen dugu kaleetan (egoera eta momentu batzuetan), beldurrik gabe bizi nahi dugu! Aurtengo martxoaren 8 inguruan espazio publikoan eta kaleetan emakumeok edozein ordutan, lasai eta seguru ibiltzeko eskubidea aldarrikatuko dugu.” Gai horretan oinarritu beharko da kartelaren egilea.

-Zumaiarrei dago zuzendua, bakoitzak  gehienez hiru lan aurkez ditzake.

-Teknika eta neurria: marrazkia(digital eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria(297x420mm).

-Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.

-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia Kultur Etxean, otsailaren 19ra arte.

-Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du eta saria 200 eurokoa da, Zumartian txartelen bidez. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Emakumearen asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.

-Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat  antolatuko da Forondan, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan zehar jasotzeko aukera izango da.