2017KO INAUTERIETARAKO JAI ETA EKINTZA PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA EGIN DIE UDALAK HERRIKO ELKARTE ETA ERAGILEEI

2017/01/18

Eguberriak pasa berri ditugu eta jada inauterien atarian gaudela esan genezake. Otsailaren 24tik 27ra ospatuko dira, hain zuzen, aurtengo inauteriak Zumaian eta festa horiek ospatzeko edonolako jai edota ekintza proposamenak aurkezteko deialdia luzatu die Udalak herriko elkarte eta eragileei.

Ideia eta proiektuak kultur etxeko bulegoan aurkeztu edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikora bidali beharko dira urtarrilaren 30a baino lehen.