Abizenak euskaraz jartzeko kanpaina antolatu du Zumaiako Udalak

2017/10/04

Ekimenaren helburua da abizenen grafia euskarara aldatu nahi duten lagunei horretarako erraztasun eta aukera eskaintzea. Kanpaina urrian zehar izango da, baina interesdunek urte osoan zehar egin ahal izango dute aldaketa.

Aspaldidanik dago abizenak euskaraz jartzeko aukera indarrean eta aukera hori ezagutzera eman eta bultzatzeko, Zumaiako Udalak kanpaina bat antolatu du, Euskararen Aholku Batzordearen ekimenez eta UEMArekin elkarlanean, hala nahi duenak, bere abizena euskaratzeko aukera izan dezan.

Horretarako jarraitu beharreko pausoak uste baino errazagoak dira. Interesdunek Bake Epaitegira joan beharko dute (Kantauri plaza 6) eta honako agiriak aurkeztu bertan:

  • Errolda-agiria: udaletxeko harreran ematen dute (Foruen enparantza 1).
  • NANaren fotokopia (adin txikikoa izanez gero, gurasoena ere bai)
  • Familia-liburuaren fotokopia (seme-alabarik izanez gero, haienak ere aldatzeko).        
  • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria: Zumaian jaioa bazara, Bake Epaitegian bertan emango dizute.

Horrez gain, Bake Epaitegian emandako eskaera-orria bete eta sinatu beharko dute. Behin horiek guztiak eginda, epaitegian bertan egingo da aldaketa prozesu guztia eta doakoa izango da.

Informazio gehiago:

  • Bake Epaitegia 943 86 00 67 (goizez)
  • euskaratxanpan@zumaia.eus

Ohiko galdera-erantzunak HEMEN

Kanpainaren bideoa: