IRAILEAN ZABALDUKO DA GAME OF THRONES TELESAILAREN GRABAKETA LANETAN PARTE HARTZEKO LAN POLTSA

2016/07/20

Udalak jakinarazi du, Game of Thrones telesailaren grabaketa lanetan parte hartzeko lan poltsa sortuko duela irailean, nahiz eta hasiera batean abuztuan iragarrita egon.

Bien bitartean, adierazi du, hau martxan jartzeko lanetan jarraituko duela eta prozesua abian jarri ahala emango dela honen berri udal webgune zein sare sozialetan eta medioetan.

Lan poltsa oraindik zehaztu gabe dagoen arren, aurreratu du, pertsona ugari beharko direla, mota askotariko lanak betetzeko: peoiak, gidariak, garbiketa taldeak, figuranteak… 

(Informazio hau uztailaren 21en eguneratu da)