AITZURI PILOTALEKUA ALOKATZEKO AUKERA IZANGO DUTE ZUMAIARREK

2017/02/14

Jada 6 hilabete baina gehiago egin ditu Aitzuri pilotalekuak irekita eta ikastetxeek edo pilota elkarteko kideek haien entrenamenduak bertan burutzen dituzten arren, Udalak, frontoia libre geratzen den orduetan kantxa alokatzeko aukera zabaldu du.

Pilotalekua alokatzeko orduak hauek dira:

-          Astelehena: 10:00-11:00 eta 13:00-15:00

-          Asteartea: 10:00-11:00 eta 13:00-14:30

-          Asteazkena: 09:00-10:00 eta 15:30-16:30

-          Osteguna: 12:30-14:30

-          Ostirala: 12:30-14:30 eta 16:15-17:00

Gainerako orduetan herriko ikastetxe eta pilota elkarteko kideek erabiliko dute. Halaber, asteburuetan ere kantxa alokatzeko aukera izango dute zumaiarrek, baina ordutegia pilota elkarteak jokatzen dituen partiduen ordutegiaren araberakoa izango da. Beraz, ostegunetik aurrera kiroldegian galdetu beharko da asteburu bakoitzeko ordutegiagatik.   

Alokairuaren prezioa

2017ko zerga ordenantzetan jasotakoaren arabera kantxaren erreserbaren prezioa 13€koa izango da orduko. Argia gehitu nahi izanez gero, 3.5€ gehiago ordaindu beharko dira ordu bakoitzeko.

Erabilera egokirako hainbat jokabide eta aholku

-          Aitzuri, pilotan jokatzeko eraikina da, beraz ezingo da baloirik erabili, ez frontoian ezta beste eremuetan ere

-          Pilotalekuan zapatilak erabili beharko dira, ez bota edo zapatak

-          Harmaila ikusleentzat erreserbatutako eremua da. Ez da jolaslekua

-          Pipak, kakahueteak edo gainerako gozokiak jatea debekatua dago

-          10 urtetik beherako haurrak frontoian bere erantzule den heldu batekin egon beharko dute

-          Pilotalekuarekin eta pilotariekin errespetuz jokatu behar da, erabilera normala ahalbidetuz