Angeles Sorazu kaleko trafikoa moztua Euskal Jaia egunean

2017/08/08
Abuztuaren 11n, ostirala, Euskal Jaia eguna ospatuko da Zumaian. Hori dela eta, 09:30etatik 14:30era Angeles Sorazu kaletik gora trafikoa moztua egongo da eta ezin izango da aparkatu inguruko kaleetan.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.