APIRILAREN 20TIK MAIATZAREN 2A ARTE LURRALDEBUSEKO AUTOBUSAK EZ DIRA HERRI BARRURA SARTUKO

2017/04/15

San Telmoko jaietan, Txomin Agirre kaia inguruan ipiniko den eszenatokia eta txosna direla eta, apirilaren 20tik maiatzaren 2a arte (biak barne) Lurraldebuseko autobusak ez dira herri barrura sartuko, hau da, ez dute Txomin Agirre kaia zeharkatuko. Horren ordez, geldiunea Patxita Etxezarretan egingo dute.