APIRILAREN 26AN ZABALDUKO DA 2017KO UDALEKU IREKIETAN IZENA EMATEKO EPEA

2017/04/15

Izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatuko dira, baina horrez gain, ludotekan eta udaletxean ere egongo da izena emateko aukera maiatzaren 8a bitarte. Udalekuak 3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak daude eta uztailaren 3tik 28ra bitartean egingo dira.

Uda gero eta gertuago dugu eta haurren oporraldiari erreparatuz, urtero bezala, Zumaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako.

Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu du hilabetea: uztailaren 3tik 14ra lehena eta 17tik 28ra bigarrena (uztailaren 25a jai izango da).  Udalekuetako ordutegia goizeko 09:00etatik 13:00etara bitarte izango da eta egoitza aldiz, Herri Eskolako Sagarbide eraikina.  

Matrikula eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Interesdunek ikastetxeetan, ludotekan edota udaletxean bertan izena eman ahal izango dute apirilaren 26tik maiatzaren 8a arte. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan izango dira adina, sexua, ikastetxea, maila eta gela, beraz, ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala betetzea eta datu horiek guztiak azaltzea.

Horrez gain hau izango da gehitu beharreko dokumentazioa:

  • Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia)
  • Argazkia
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia

Matrikularen kostua:

  • Hilabetea: 90€
  • Hamabostaldia: 51€
  • Familia ugarien kasuan: 60€ hilabetea / 34€ hamabostaldia
  • DBE-GLL onuradunek ordainketa salbuetsita izango dute

Diru sarrera egiteko kontu zenbakia: KUTXA 2095 5174 91 1061601620

 ESKAERA ORRIA ETA OINARRIAK HEMEN

 

Informazio gehiago jasotzeko

-          Zumaiako Ludoteka: 943 14 32 64 / ludoteka@zumaia.eus

-          Udaleko euskara eta hezkuntza saila: 943 86 50 25 (110) / euskara@zumaia.eus