ASTEARTEAN JARRIKO DIRA SALGAI HERRIKO MERKATARITZA SUSTATZEKO BONOAK

2017/05/26

Maiatzaren 30etik ekainaren 17ra, 40€ ordainduta herriko saltokietan 50€ gastatzeko bonoak eskuratu ahal izango dituzte zumaiarrek turismo bulegoan.

Jada gero eta gertuago dugu aurtengo Merkataritzaren Astea, ekainaren 12tik 17ra ospatuko da, hain zuzen eta horren harira, Zumaiako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak, herriko saltokiei bultzada emate aldera, asteartetik aurrera erosketa txartelak jarriko ditu salgai turismo bulegoan.

Horiek horrela, maiatzaren 30etik ekainaren 17ra, zumaiarrek, 40€ ordainduta, elkarteko kide diren saltoki edota tabernetan gastatzeko 50€ko balioa duten bonoak eskuratu ahal izango dituzte. Txartel horiek erabiltzeko epe muga, Merkataritza Asteko azken eguna izango da, hau da, ekainaren 17a.

Ekimen horrek helburu du herriko merkataritza eta ostalaritza indartu eta bultzatzea eta zumaiarrak herrian erosketak egitera animatzea.

Txartela eskuratzeko NAN zenbakia eman beharko dute zumaiarrek eta gehienera txartel bat erosi ahal izango dute.