Atzoko ez-ohiko plenoko erabakiak

2015/07/28

Atzo arratsean 18:00etatik aurrera egin zen uztaileko plenoa. Oikiko eskola eraikitzeko lurra Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren esku uzteko akordioa onartu zen, besteak beste.

1. Aurreko bilerako akta onartu zen (95. Zbkia - 2015.07.09). 

 

2. Ogasuna

2.1. Udalaren aurrekontuaren 7. 8. eta 9. kreditu aldaketen berri eman zen.

2.2. Kontuhartzailearen 2015/6 erreparo orria (RPTA eta plantila aldatzeari buruzkoa) eta alkatearen erantzunaren berri eman zen.

2.3. Kontuhartzailearen 2015/7 erreparo orria (zerbitzu kontratuei buruzkoa) eta alkatearen erantzunaren berri eman zen,

2.4. 2015eko aurrekontuaren 9. kreditu aldaketaren ondoren egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeko txostenak aurrekontu egonkortasuna betezen ez duelako udalbatzari berri eman zitzaion.

2.5. 2015eko aurrekontuaren 9. kreditu aldaketaren ondoren egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeko txostenak, gastu araua betezen ez  duelako udalbatzari berri eman zitzaion.

 

3. Hirigintza

3.1. Irizpena: Oikia  auzoan, haur eta lehen hezkuntzako 3 unitateko ikastetxe berria eraikitzeko Oikiako lursaila Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren esku jartzeko akordioa onartu zen, eta Alkateari akordioa fomalizatzeko beharreazkoak diren agiriak sinatzeko gaitasuna eman zitzaion aho batez. 

 

4. Pertsonala

4.1. Irizpena: Lanpostuen zerrenda eta plantila organikoan 2 ofizial plazak eta peoi plaza bat sortzeko udalbatzak 2015/04/30ean emandako hasierako onespena atzera bota zen. Atzera botatzearen alde bozkatu zuten EAJk (6) eta Euskal Sozialistak (1). Kontra bozkatu zuen EH Bilduk (4, bi zinetzi falta ziren). 

 

5. Proposamena

'Herriko Tabernen'  inguruko mozio bateratua aurkeztu zuten azkenean EAJ eta EH Bildu Udal taldeek. Adierazpen bateratuaren alde bozkatu zuten EAJ eta EH Bilduk, eta kontra azaldu zen Euskal Sozialistak.