Autobusak izango dira larunbatean Oikira joateko

2015/08/20

Sanbartolome festak ospatuko dituzte larunbatetik aurrera Oikian. Festen hasierako egun horretarako, hilaren 22rako, autobusak antolatu dira. Zumaiatik Oikiara joateko 18:00etan eta 22:00etan abiatuko da autobusa (Kabi aurretik), eta itzulerarako 21:30etatik 04:00 izango da.