BILERA BATERA DEITU DITU UDALAK 1937AN KANPORATUAK IZAN ZIREN ZUMAIAR GUZTIAK

2017/02/23

Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera kanporatuen testigantzak jaso nahi ditu Udalak, Zumaiako memoria historikoa berreskuratu eta osatzen jarraitzeko.

Datorren astelehenean, hilak 27, Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, bilera batera deitu ditu 1937an kanporatuak izan ziren zumaiar guztiak.

Bilera arratsaldeko 17:00etan izango da Alondegiako Moila gelan. Bertan Aranzadiko ordezkariek kanporatuen testigantzak jasoko dituzte Zumaiako memoria historikoa berreskuratu eta osatzen jarraitzeko.

Halaber, kanporatu zein haien senitarteko guztiek jaso dute dagoeneko, Udalaren eskutik, otsailaren 12ko omenaldian emandako oroigarria,  baina norbaitek oraindik faltan izango balu, bileran eman ahal izango dio horren berri Udal ordezkariei.