Datorren astelehenetik asteazkenera Patxita Etxezarretako autobus geltokia itxita egongo da Donostiako noranzkoan

2017/10/19

Datorren astelehenean, hilak 23, Patxita Etxezarreta kaleko Kabi taberna aurrean dagoen autobus geldiunean arketa konpontzeko lanei ekingo die Udalak eta ondorioz, Donostiara doan autobusak Txomin Agirre Kaia kalean soilik egingo du geldiunea, Garoa taberna aurrean, hain zuzen. Azpeitia eta Azkoititik datozen autobusek, ordea, Patxita Etxezarreta kaleko Itsaso taberna ondoan egingo du geldiunea (Bilboko noranzkoan).

Lan horiek 3 egun iraungo dutela aurreikusi du Udalak, beraz, ostegun goizetik aurrera berriro zabalduko da aipatu geltokia eta autobus guztiek normaltasunez egin ahal izango dituzte bertan geldiuneak.