Ekainaren 27tik uztailaren 5era itxita izango da kiroldegia

2015/06/16

Urteko mantenimendu lanak egiteko itxita izango da kiroldegia ekainaren 27tik uztailaren 5era bitartean

Tarte horretan, bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (bertako bazkideen baldintza berdinetan). Horretarako, aurrez, ordea, Zumaiako kiroldegian idatzi bat eskatu beharko dute ekainaren 27aren aurretik.

 

Azpeitiko kirol patronatuak (igerleku eta kiroldegiak) eskaintzen dituen zerbitzuen berri izan nahi duenak Lubaki kiroldegira jo beharko du. Edota Azpeitiko kiroldegi (943 81 30 69) edo igerilekura ( 943 81 41 21) deitu.