"Ekonomia sentitzeko tailerrak" urriaren 14an eta 21ean

2017/10/02

Generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakontzeko eta bizitza prekarioetatik gozagarrietara salto egiteko lehen pausoak emateko tailerra antolatu dute Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak elkarlanean.

Saio horiek helburu dute geure burua eta gorputza sistema ekonomiko honetan bilatzea, kapitalismoaren eta heteropatriarkatuaren arteko loturaz hausnartzea, ekonomian dugun paperaz jabetu eta ahalduntzea, batez ere krisi testuinguru honetan eta bizitza zentroan jartzeko lehen urratsak egitea.

Bi saio egingo dira, urriaren 14an bata eta 21ean bigarrena, Brankako atzeko gelan. Ordutegia 10:00-14:00 bitartekoa izango da. Interesdunek urriaren 10a arte izango dute izena emateko aukera berdintasuna@zumaia.eus helbidean edo 943 86 50 25 telefonora deituz (404 luzapena). Garrantzitsua da aurrez izena ematea gutxienez 6 lagun behar baitira tailerra abian jartzeko.