Enplegu Zentroa zabalik egongo da udan

2017/07/14

Uztailean hilaren 21ean zabalduko da 11:00etatik 14:00etara. Egun horretan, ordea, ez da enpresa sustapen zerbitzurik eskainiko. Abuztuaren 17an, aldiz, ohiko ordutegia mantenduko da (09:00-13:00) eta enpresa sustapen zerbitzua soilik eskainiko da.

Zumaiako Enplegu Zentroak normaltasunez zabalduko ditu bere ateak udan zehar. Uztailaren 21ean bertan izango da, 11:00-14:00 bitartean, Urola Kostako Udal Elkarteko enplegu teknikaria herritarrei zerbitzua eskaintzeko. Egun horretan, ordea, ez da enpresa sustapen zerbitzua eskainiko.

Abuztuan, hileko hirugarren ostegunean zabalduko da, ohikoa den bezala, betiko ordutegian, 09:00etatik 13:00etara, hain zuzen. Egun horretan, enpresa sustapen zerbitzua soilik eskainiko da.

Behin udako oporraldia amaituta, zerbitzua bere osotasunean eskainiko da berriro irailaren 21ean.