ENPRESA IDEIAK GARATZEN LAGUNTZEKO TAILERRAK ANTOLATU DITU UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEAK

2017/04/26

Ekiten tailerra izenpean, maiatzaren 17tik ekainaren 14ra bitartean egingo dira laguntza saioak.

ZER DIRA?

EKITEN TAILERRAK, zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

 

NORENTZAT DA?

Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.

Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

 

DATAK, IRAUPENA ETA LEKUA

Bost saio izango dira, asteazkenetan, 2017eko maiatzaren 17tik ekainaren 14ra

Ordutegia 9:30etik 13:30era

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

 

LANDUKO DITUGUN GAI ETA EDUKIAK:

1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana

2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka

3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia

4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen

5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

 

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresa Sustapeneko Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

enpresasustapena@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus