Etxeko hondakin handiak biltzeko egutegia

2018/01/19

Hondakinak Biltzeko Zerbitzu berriarekin batera, urtarrilaren 22tik aurrera astean behin jasoko dira etxeko hondakin handiak Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian.

Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak, hala nola, etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:

  • Altzariak
  • Etxeko tresna elektrikoak, handiak eta txikiak
  • Informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak
  • Erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak

Gogoan izan:

  • Debekatuta dago maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea
  • Debekatuta dago hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak...
  • Nahi izanez gero, hondakin handiak garbiguneetara eraman daitezke

Non eta noiz utzi
Hondakin handiak edukiontzien eremuetan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara. Hona hemen hondakin handiak uzteko egunak, herriz herri:

HERRIA

EGUNA

Aia

Igandea

Getaria

Astelehena

Orio

Asteartea

Zarautz

Asteazkena

Zumaia

Osteguna