GAURTIK OSTEGUNA BITARTEAN EGINGO DIRA ZUMAIAKO APARKAMENDUA ANTOLATZEKO BILERAK HERRITARREKIN

2017/01/17

3 bilera egingo ditu gobernu taldeak herritarrekin eta beste bana ostalari eta merkatariekin aparkalekuaren egoera hobetzeko landutako proposamena partekatu eta haien iritzi eta ekarpenak jasotzeko

BILERAK:

Asteartea, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan Alondegian:

Amaia Plaza, Angeles Sorazu, Arritokieta, Arroa, Bonifacio Etxegarai, Erribera, Eusebio Gurrutxaga plaza, Foruen Enparantza, Mari, Martinez Kleisser, Nagusi kalea (2,4,6,8,10,12,14), Odieta, Olazabal Idazkaria, San Jose, San Pedro eta Txomin Agirre kaiako bizilagunak.

 

Asteazkena, hilak 18, Alondegian:

- 09:00etan ostalariak

- 14:30ean merkatariak

- 19:00etan Narrondo, Oikia, San Miguel eta inguruko baserrietako bizilagunak

 

Osteguna, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan Aita Mari aretoan:

Aita Mari, Alai, Basadi, Jadarre eta Estazioko auzokideak eta Patxita Etxezarreta, Kantauri plaza, Aitzuri, Axular-Ortiz, Izaga, Izustarri, Sagarbide eta Victoriano Arrate etorbideko bizilagunak