Genero desberdintasunaren inguruan Compi Feminista Jardunaldiak egingo dira urriaren 27 eta 28an Zumaian

2017/10/16

Malen Etxearen eta Haurralderen ekimenez, Zumaiako Udalarekin eta Berdintasun Foroarekin elkarlanean, bi jardunaldi antolatu dira Oxford aretoan. Saio horien helburua da egungo genero desberdintasun egoerak identifikatzea, esperientziak partekatzea eta egoera horiei aurre egiteko bideak lantzea.

Compi Feminista Jardunaldiak izenpean, genero desberdintasunaren inguruan mintzatzeko bi saio antolatu dituzte Malen Etxeak eta Haurraldek, Zumaiako Udalaren eta Berdintasun Foroaren laguntza eta babesarekin.

Aipatu jardunaldiak datorren hilaren 27 eta 28an egingo dira Alondegiako Oxford aretoan eta helburu dute, besteak beste, genero desberdintasun egoerak identifikatzea, esperientziak partekatzea eta egoera horiei aurre egiteko bideak lantzea.

Informazio gehiagorako: berdintasuna@zumaia.eus.

Jardunaldiaren programa ikusgai hemen