JENDE-KATE PARTAIDETSUA OSATU DUTE ZUMAIAKO IKASLEEK

2017/03/08

Zumaiako ikastetxe guztiek (Oikia, Herri Eskola, Maria eta Jose, Institutua eta Lanbide Heziketa) bat egin dute gaur Emakumearen Nazioarteko Egunarekin eta goizean, jende-kate luze eta partaidetsua osatzeaz gain, guztion artean landu eta prestatutako manifestua irakurri eta zenbait bertso abestu dituzte Beheko Plazan antolatutako ekitaldian.

Horrez gain, ekitaldian hitza hartu dute Zumaiako alkateak, Berdintasun teknikariak eta ikastetxeetako ordezkariek. Guztiek bat egin dute gaurko eguneko ospakizunarekin eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako herri eta eredu hezitzailearen aldeko apustua berretsi dute.

Halaber, atzo gertatutako indakeria matxista erasoa ekarri dute gogora eta generozko edozein motako erasoaren aurrean  gaitzespen irmoa adierazi dute guztiek.