Hainbat egokitzapen lan egin ditu Udalak Forondako teilatuan

2017/07/26

Horiei esker erantzuna eta konponbidea eman die urtetan zehar bertan egon diren itoginei.

bideari jarraiki, oraingoan Forondako teilatuan hainbat egokitzapen lan egin ditu Udalak.

Izan ere, bertako teilatua nahiko hondatuta zegoen eta ondorioz, urtetan zehar itoginak nagusi izan dira. Horrek herritarren eta bereziki erabiltzaileen kezka ere piztu du, beraz, herriko eraikin publikoen mantenua bermatzeko ardurari helduz eta arazoari irtenbidea eman eta kalitatezko espazio bat eskaintze aldera, konponketa lanak egiteko kontu saila jaso zuen Udalak 2017ko aurrekontuen baitan. Horiek horrela, emandako hitza beteaz, teilatuaren egoera aztertu ostean, hainbat egokitzapen lan burutu ditu aipatu itogin horiei behin betiko konponbidea emanez.

Horrelako ekimenen bitartez Udalak helburu du herritarrei kalitatezko espazio publikoak eskaintzea, etorkizunera begira, haien beharretara egokitutako udalerria eraikitzeko urratsak ematen jarraitzeko.