Hauek dira Olarro Eguneko batel estropadetako txandak

2017/09/15

Bihar bertan ospatuko da Zumaian Olarro Eguna eta antolatutako ekintzen artean, ohikoa den bezala, estropadak egingo dira, oraingoan, goizeko txandan soilik, 12:00etan, hain zuzen. Ildo horretan, atzo arratsaldean zozketatu ziren turismo bulegoan izena emandako parte-hartzaile guztien artean estropada txanda eta batela.