HEMEN DITUGU SANTELMOAK!

2017/04/21
Gaur gaueko 22:30ean emango zaie hasiera festei Aita Marin eskainiko den bertsolarien emanaldiarekin eta hilaren 30a arte ekintza ugari izango dituzte herritarrek aukeran santelmoez gozatzeko!

Zumaiarrok irrikaz itxaroten ditugu urtero santelmoak eta haur, gazte zein helduek, zumaiar edo kanpotarrek festez behar bezala gozatzeko aukera izan dezaten, ekintza egitarau zabala prestatu du Udalak, herriko elkarte eta eragileekin batera, aurtengo festak ere ezin hobeak izan daitezen.

Egitarau hori, ilusioz eta esfortzuz beteriko lanaren emaitza da eta lerro hauen bidez, jaien antolakuntzan parte hartu dutenei berriro ere modu berezian eskertzen dio Udalak egindako esfortzua.

Baina festak ez dira festa, herritarren parte hartzerik gabe. Beraz, Udalak, jai egun alai, bizi eta zoriontsuak izatea opa dizkie herritarrei, elkartasun eta errespetuan, guztiok, Zumaiako jaiez gozatzeko.

Murgildu gaitezen festa giroan, alaitu dezagun herria, eta ospatu ditzagun guztiok santelmo jaiak!!