HERRIKO JAIETAN JANARI ETA SALMENTA SALTOKIAK JARTZEKO BAIMEN ESKAERA EPEA ZABALDU DU UDALAK

2017/01/31

Otsailaren 1etik 28ra bitartean, San Telmo eta San Pedro jaietan saltokiak eta kamioi-dendak jarri ahal izateko baimenak aurkeztu ahal izango dira. Interesdunek udal webgunean aurkituko dituzte baimen eskaera orriak.

San Telmo eta San Pedroko festak oraindik urrun ikusten baditugu ere, Zumaiako Udalak zabaldu du dagoeneko herriko jaietan janari eta salmenta saltokiak jarri ahal izateko baimen eskaera epea.

Horiek horrela, interesdunek bi aukera izango dituzte aipatutako eskaerak egiteko. Lehen deialdia otsailaren 1etik 28ra izango da (biak barne) eta epe horren baitan apirilean ospatuko diren San Telmo jaietarako zein ekaineko San Pedroetarako baimen eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte. Bigarren deialdia, aldiz, maiatzaren 1etik 31ra bitartean zabalduko da eta San Pedro jaietarako soilik izango da.

Interesdunek HEMEN aurkituko dituzte eskaera orriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren informazio osagarria.