Iago Rey de la Fuenteren erakusketa ikusgai Oxford aretoan

2017/10/20

Erakusketa urriaren 21etik azaroaren 5a arte egongo da zabalik, egunero 18:00-20:00 bitartean, asteburu zein jaiegunak barne.

Eskultura batzuek osatzen dute erakusketa; horietako zenbaiten helburua izan da forma bigunen portaera plastikoa ikertu eta esperimentatzea, eskulturaren lengoaiara eta eremura eraman eta formen balioa ezartzea; beste eskultura batzuen oinarria izan da materialen sentikortasunarekiko interesa; horiez gain, gainjarritako irudiekin eraikitakoak ere badaude.