IKASTAROAK LANA BILATZEN LAGUNTZEKO, URTARRILA ETA OTSAILEAN

2017/01/10

Urtarrila eta otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko Mankomunitateak lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen urtarrileko eta otsaileko ikastaroen xehetasunak:

 

CURRICULUMA LANTZEA

Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko

duzu.

Data: urtarrilak 12

Hizkuntza: euskara

 

GAZTE BERME SISTEMA

Zergatik eman behar dut izena? Onurak, sarbide baldintzak, neurriak…

Data: urtarrilak 20

Hizkuntza: euskara

 

LAN BILAKETA PLANIFIKATU ETA ANTOLATU

Zure lan- bilaketa planifikatzeko eta antolatzeko tresnak landuko dituzu.

Data: urtarrilak 27

Hizkuntza: gaztelania

 

CURRICULUM EREDU BERRIAK

Curriculum eredu berriak landuko dituzu (prezi)

Data: urtarrilak 30

Hizkuntza: gaztelania

 

ENPLEGU-ATARIAK

Lana-bilatzeko webguneak ezagutuko dituzu

Data: otsailak 3

Hizkuntza: gaztelania

 

AUTOMARKETINA WEB BIDEZ

Baliabide digitalak landuko dituzu zure konpetentziak eta abileziak azaltzeko eta

balio erantsia gaineratzeko web orrialde baten diseinu bidez (wix).

Data: otsailak 6

Hizkuntza: gaztelania

 

GENERO BERDINTASUNA: AUTOEZAGUTZA ETA AHALDUNTZEA

Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak

duen garrantzia landuko duzu.

Data: otsailak 10

Hizkuntza: euskara

 

HAUTAKETA PROBAK

Lanpostua lortzeko pasa behar diren probak entrenatuko dituzu

Data: otsailak 17

Hizkuntza: gaztelania

 

ENPLEGUA EUROPAN

Eman beharreko aurrera pausoak ezagutuko dituzu, eta Europan zehar lan-bilaketa

prozesuan mugitzeko interesgarriak diren atariak .

Data: otsailak 20

Hizkuntza: euskara

 

Informazioa eta izen-ematea

 Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus