INAUTERIETAKO KARTEL LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO PROPOSAMENAK, IKUSGAI ALONDEGIAN

2017/02/16

Inauterietako kartel irabazlea Irrimarra Diseinuak egindakoa izan zen, baina orain herritarren txanda da gustukoen kartela aukeratzeko. Gaurtik otsailaren 28a arte Ikusgai daude Alondegiko sarreran lehiaketara aurkeztutako kartelen kopiak.

Zumaiar bakoitzak boto bat eman ahal izango du horretarako eskura dauden papertxoak erabiliz. Bozketan parte hartzen dutenen artean liburu bildumatxoak zozketatuko dira.

Herritarrek bozkatutako kartelaren egileak, aldiz, Zumaia Elkarteko jatetxeetako batean otordua irabaziko du sari gisa.