JARRI DA MARTXAN APARKAMENDUA ERREGULATZEKO SISTEMA

2017/06/15

Gaurtik astelehenea bitarte, informatzaileak egngo dira puntu ezberdinetan herritarrei laguntza eskaintzeko.

Ekainaren 15 eta 16an

- Bi informatzaile Txomin Agirre Kaia eta Arranplan, TAO makinen inguruan 10:00-12:30 eta 15:30-17:30 ordutegian

Ekainaren 17 eta 18an

- Hiru informatzaile Alaiko, Aita Mariko eta GKN enpresa aurreko zubiaren bidegurutzeetan, 11:00-13:30 eta 15:30-17:00 ordutegian.

Ekainaren 19an

- Bi informatzaile Txomin Agirre Kaia eta Arranplako makinen inguruan 10:00-12:30 eta 15:30-17:30 ordutegian.

 

Lehen egun horien ondoren balorazio txiki bat egingo da informatzaileen egutegia zehaztu eta definitzeko.