Kataluniako indarkeria salatzeko elkarretaratzera deitu ditu Udalak herritarrak

2017/10/02

Kataluniako erreferenduma dela-eta atzo herri katalanak jasandako bidegabeko bortizkeria eta indarkeria gaitzetsi eta salatze aldera, “Herriak erabaki” lelopean Euskal sindikatuek egindako deialdiarekin bat eginez, elkarretaratzera deitu ditu Udalak herritarrak, Katalunia zein kataluniarrei beren babesa eta laguntza adierazteko.

Kontzentrazioa udaletxe parean egingo da, bihar, goizeko 12:00etatik 12:15etara.