Kiroldegian fisioterapeuta postua betetzeko langile bila

2015/07/29

Lubaki kiroldegian fisioterapia postua betetzeko fisioterapeuta baten bila dabil zerbitzua eskaintzen duen enpresa. Fisioterapia ikasketak eta osagarriak ikasita izatea, euskaraz jakitea eta zumaiarra izatea kontuan hartuko dira hautaketa prozesuan.

Lubaki kiroldegian fisioterapia eskaintzen duen enpresa, zerbitzu hori emango duen pertsona baten bila dabil. Hori dela eta, Zumaiako Kirol Patronatuak herrian fisioterapia ikasia duten pertsonak curriculuma bidaltzera animatu nahi ditu.

Zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan eskaintzen da kiroldegian. Plaza betetzerakoan honakoak hartuko dira kontuan:

-       Fisioterapia ikasia izatea

-       Ikasketa osagarriak izatea

-       Euskaraz jakitea

-       Zumaiarra izatea

Curriculumak abuztuaren 14ra arte entregatu daitezke kiroldegian.