KOSTA GASTRONOMIKAKO TURISMO ESKAINTZA ANTOLATU DU UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEAK, ASTE SANTUAN ETA URTE OSOAN ZEHAR GURE GASTRONOMIAREN ALTXORRAZ GOZATZEKO

2017/04/04

Eskaintza gure enbaxadoreetan oinarritzen da: parrilla, txakolina, bisigua, merkatua, gazta eta flyscheko olagarroa

Zer da Kosta Gastronomika?

 

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

 

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

 

Esperientzia gastronomikoak eta bisita libreak

 

Kosta Gastronomika ekimenak ez ditu soilik produktuak eskaintzen, baizik eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta.

 

Informazio gehiago HEMEN

Zer da Kosta Gastronomika?

 

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

 

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, PARRILLA, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

 

Esperientzia gastronomikoak eta bisita libreak

 

Kosta Gastronomika ekimenak ez ditu soilik produktuak eskaintzen, baizik eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta:

 

 

 

 

 

GETARIA: TXAKOLINAREN TXINPARTA. Esperientzia gastronomikoa.

 

 

Getariako hainbat upeltegiren ateak zabalik dituzu, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko. Bisita berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, dastatzeko pintxoak eta txakolina.

 

Ostiral eta larunbatetan (igandetan maiatzetik aurrera). 11:30etik 13:00etara. Prezioa: 15€ pertsonako.

 

Informazioa eta erreserbak: Getariako Turismo Bulegoa 943 140 957. Aurrez erreserba egin behar da.

 

 

ORIO: BISIGUA ORIO ESTILORA! Esperientzia gastronomikoa.

 

Etorri, ikusi eta ezagutu bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta

 

Ostirala. 12:00etatik 14:00etara. Prezioa: 25€ pertsonako. Apiriletik irailera.

 

Informazioa eta erreserbak: Orioko Turismo Bulegoa-Tel. 943 835 565. Aurrez erreserba egin behar da.

 

Descripción: C:\Documents and Settings\Iker\Escritorio\WEB TURISTA GASTRONOMICO\WEB TG\DEF\slider portada\frase3-parrilleros.jpg

 

ZUMAIA: FLYSCHEKO OLAGARROA. Esperientzia gastronomikoa.

 

Zatoz eta egin ibilaldia Geoparkeko itsaslabar eta bidezidorretan eta ezagutu flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako era eta sukaldatzeko modua. Esperientzia ikusgarri hau amaitzeko, dastatu pintxo bat eta txakolin freskoa.

 

Ordutegia: 11:00-13:00. Prezioa: 15€ pertsonako.

 

Informazioa eta erreserbak: www.geoparkea.com/ Zumaiako Turismo Bulegoa -Tel. 943 143 396. Aurrez erreserba egin behar da.

 

Descripción: C:\Documents and Settings\Iker\Escritorio\pulpo del Flysch.jpg

 

ZARAUTZ: MERKATUA. Bisita librea.

 

Zarauzko merkatua:

“Merkatutik zuretzat” 12 hilabete / 12 produktu

 

Egunak eta ordua: hilero larunbata bat, 11:00-12:30. Galdetu datak Zarauzko Turismo Bulegoan.

 

Deskribapena: Bertako produktua, garaian garaikoa, osasuntsua eta konfiantzakoa.  12 hilabetetan 12 produktu. Hilero garaiko produktuen aurkezpenak, show cooking-ak, haurrentzako txokoa, dastaketak…

 

Bisita librea urte osoan zehar, merkatuaren ordutegian. Astelehenetik ostiralera: 08:00-13:15 eta 17:00-20:15. Larunbatetan: 08:00-14:00.  Helbidea: Kale Nagusia 27/ Zigordia 13

 

Descripción: C:\Documents and Settings\Iker\Escritorio\FOTOS WEB BASQUETOUR\WEB TG\selección\DEF\mercado 3.jpg

 

AIA: GAZTA. Bisita librea.

 

Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi gaztak. Ezagutu eta probatu bertatik bertara, lehen eskutik, artzainarekin eta gaztagilearekin.

 

Erosi gazta Aian: Lokate gaztak 943 890 715, Orortegi gaztak 943 830 804/656 773 368, Ramon Lizeaga gaztak 652 643 844, Agerre-Buru gaztak 943 834 201/ 607 189 442 eta Maintzelai gaztak 943 835 617/619 742 539.

Bisitak gaztandegi eta baserrietara: aurrez deitu egin behar da erreserba egiteko.

Descripción: C:\Documents and Settings\Iker\Mis documentos\Mis imágenes\Lokate gaztak.jpg