LANKIDETZA PROGRAMAK GARATZEKO DIRU LAGUNTZA DEIALDIA IREKI DU ZUMAIAKO UDALAK

2016/07/22

Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak aditzera eman du gaur, jada zabalik dagoela lankidetza programak antolatu eta garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea.

Horiek horrela, esparru honetan lan egiten duten Zumaiako elkarteek, 30 egun izango dituzte beren eskaerak, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzu edo erregistro nagusian aurkezteko.

Eskaera orriak eta aurkeztu beharreko betebehar, oinarri eta agirien inguruko informazio gehiago hemen beheko esteketan dituzue eskuragarri interesdunek:

BALDINTZAK

DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO ESKAERA ORRIA

Eta beste edozein zalantza argitzeko, 943862200 ere deitu ahal izango dute.