LARRETXOKO FRONTOIAK ITXURA BERRIA DU

2017/04/06

Udaberria eta eguraldi ona iritsi direla aprobetxatuz Udalak margotze lanak egin ditu Larretxo auzoko frontoian. Horiei esker, eremuak itxura berria hartu du eta jolas gune eta aukera berriak eskainiko dizkie aurrerantzean auzotarrei baita gainerako herritarrei ere.