Lucia Lacarraren Bilboko ikuskizunerako sarrerak salgai izango dira abenduaren 1ean

2015/11/27

Abenduaren 27an, 20:00etan Euskalduna aretoan Lucia Lacarra ballet dantzari zumaiarrak eskainiko duen ikuskizunerako 50 txartel izango dira salgai abenduaren 1ean, 18:00etatik aurrera Alondegian (1. solairuan). Sarrerak 25 euro balio dute, eta pertsona bakoitzak ezingo ditu 2 sarrera baino gehiago erosi. Sarrerak eskuratzeko lehentasuna izango dute zumaiarrek.