MAIALEN LUJANBIOK ESKAINITAKO HITZALDIA, BIHAR, EUSKARAREN HITZALDI ZIKLOAREN BAITAN

2017/02/21

Arratsaldeko 18:30ean izango da Alondegian.

KONPASAREN ORRATZA euskaratik zirkuluak marrazteko izenburua duen hitzaldia emango du Maialen Lujanbiok. Gizarte eta aro eleaniztun honetan, zail egiten zaigu askotan euskararen balioa eta funtzioa azaltzea, baita jokamoldea antolatzea ere. Bertsolaritzak balio ote dezake bestelako jardunentzat, gizartearentzat, hizkuntzaren gaineko politikentzat, adibide moduan?  Horrelako hainbat galdera erantzungo ditu Lujanbiok bere solasaldian.