Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

2017/08/21

Abuztuaren 21etik 25era bitartean, marea biziak direla eta, etenaldiak egongo dira Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzuan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.

Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da jarraian azaldutako egun eta orduetan.

Abuztuak 21 astelehena: 13:00ak arte

Abuztuak 22 asteartea: 13:30ak arte

Abuztuak 22 asteazkena: 14:00ak arte

Abuztuak  24 osteguna: 15:00ak arte

Abuztuak 25 ostirala: 12:00etatik 15:00etara