Material berrerabilgarriekin tailerra haurrentzat, Algorrin

2012/12/21

Datorren abenduaren 26an gabonetako oporrekin bat eginaz, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak burutuko dira Algorri Interpretazio Zentroan, neguari ongietorria emateko. Oraingo honetan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00tatik eguerdiko 13:00tara bitartean eta izena ematea baherrezkoa da. Horretarako, bertatik pasa zaitezke, edo algorri@zumaia.net e-posta bidez edo 943 143100 telefono zenbakira deituta jar zaitzeke beraiekin harremanetan.