Moilaberriko zubia gaur irekiko da

2017/10/06

Inguruko hormetan hobekuntza lanak egiten jarraituko duten arren, gaurtik aurrera zabalik egongo da berriro oinezkoentzat.

Joan den asteazkenean, hilak 4, ekin zion Udalak Moilaberriko zubia hobetu eta konpontzeko lanei, eta bi egun ostean, gaurtik aurrera zubia oinezkoentzat berriro zabalduko dela iragarri du.

Dena den, datozen egunotan hobekuntza lanak egiten jarraituko du Udalak inguruko hormetan, baina oinezkoek normaltasunez pasa ahal izango dute bertatik.