Mugi zerbitzua kiroldegian eskainiko da astelehenetik aurrera

2017/08/04

Astelehenetik ostiralera eskatu daiteke Mugi txartela polikiroldegian baita bertan jaso ere. Errekargak ez dira kiroldegian egingo, orain arteko ohiko lekuetan baizik, KUTXAko kutxazainetan, Correosen eta tren geltokian.

Jakina denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak  Mugi txartelaren bidez, herritarren artean garraio publikoa sustatzen du, erabiltzaileei hobariak eskainiz. Txartel hau, orain arte, Zumaian, turismo bulegoan eskatu zitekeen, baina astelehenetik aurrera zerbitzu hau kiroldegian eskainiko da. Beraz, abuztuaren 7tik aurrera, Mugi txartela eskatu edo eskatutakoa jaso behar duen herritar orok, kiroldegian egin ahal izango du, ondorengo ordutegian:

Astelehenetik ostiralera

Udan (Irailaren 29ra arte): 9:00 – 16:00

Urritik aurrera: 9:00 – 20:00

Errekargak ez dira kiroldegian egingo, zerbitzu hori ez baita orain arte ere eskaini. Hauek egiteko lekuak, orain artekoak izango dira, KUTXAko kutxazainak, Correos eta tren geltokia, hain zuzen ere.