Kale Nagusian trafikoa itxita 24 orduz

2017/11/14

Zumaia herri atsegin eta irisgarriagoa bilakatzeko konpromisoari helduta, Udalak lurzorua ez labaintzeko produktu batez estaliko du Kale Nagusia, egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko. Horretarako, ordea, goizeko 08:00etatik aurrera 24 orduz itxiko du kalea ibilgailuentzat. Autoak Angeles Sorazu kaletik gora eginda Olazabal Idazkaria kaletik pasa ahal izango dute, baina ibilbide hori itxita egongo da kamioientzat, beraz, ezingo dute bertatik pasa. Kale Nagusia ostegunean goizeko 08:00etan zabalduko da berriro eta ibilgailu guztiek normaltasunez pasa ahal izango dute bertatik.