Ostiralean hasiko da aurtengo Musika Jaialdia

2015/07/27

Ostiraletik abuztuaren 12a bitartean Musikaz beteko Zumaia. Egun horietan ikuskizun ugari izango dira herriko hainbat txokotan. Gainera, herritarrak ere izango dira aurtengo Musika Jaialdian protagonista.

Aste honetan, ostiralean, hasiko da Zumaiako Musika Jaialdia, eta abuztuaren 12a bitartean hamabi ekitaldiz gozatzeko aukera izango da herriko txoko desberdinetan, Nota, doinu eta erritmoz beteko da herria.

Lehen ekitaldia ostiralean, uztailaren 31n, Mari kalean izango da 20:00etatik aurrera. Jaialdiaren irekiera kontzertu berezia izango da, gainera. Izan ere, lehen emanaldi hori neguan klarinete lehiaketa irabazi zuten 4 gazte zumaiarrek eskainiko dute.

Hurrengo kontzertuan ere, igandekoan, herritarrek izango dute protagonismorik; San Pedro eta Landarbaso abesbatzek parrokian eskainiko duten kontzertuan.

Iker Gonzalez zumaiarrak ere, hitzaldia eskainiko du aurtengoan. Abuztuaren 10ean izango da 20:00etatik aurrera Alondegian, ‘Papeletik soinuen mundura’ izenburupean eskainiko du.

Musikaz gain, aurten ere, dantza ikuskizun bat izango da. Abuztuaren 11n, izango da, 20:00etatik aurrera Odietan. Organik taldearen Carneros ikuskizuna eta Lasala  bikotearen Hooked izango dira ikusgai. Ezin aipatu gabe utzi, gainera, bigarren ikuskizun horreetako kideetako bat, Jaiotz Osa, zumaiarra dela.

Sarrerak salgai

Musika Jaialdiko ia emanaldi guztiak doakoak izango dira. Abuztuaren 3rako, astelehenerako, antolatutako haurrentzako Barrokino ikuskizunak bakarrik izango du sarrera, 2 eurokoa. Dagoeneko salgai daude Turismo bulegoan.

Musika Jaialdian, urtero gisa, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan antolatutako kontzertua izango da. Aurten, Cuarteto Bretón soka laukotearen kontzertua izango da. Abuztuaren 9an, igandea, 20:00etan Maria eta Josenen,

Musika Jaialdia Zumaiako Udalak antolatzen du, Musika Patronatuko kideen laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean.

 

Egitaraua

 

Uztailak 31 ostirala

20:00 Mari kalean Klarinete maratoiko laukotea

Abuztuak 2 igandea

20:00 Parrokian San Pedro eta Landarbaso abesbatzak

Abuztuak 3 astelehena

19:00 Aita Marin haurrentzat ikuskizuna, Teatro Paraiso: Barrokino

Abuztuak 4 asteartea

20:00 Aita Marin piano kontzertua: Johann Sebastian Jazz, Iñaki Salvador eta Itziar Barredo

Abuztuak 5 asteazkena

20:00 Mari kalean G. Mendizabal - A. Furundarena: Arnasak

Abuztuak 6 osteguna

20:00 Komentuan musika barrokoa: El canto de Orfeo

Abuztuak 7 ostirala

19:00 Kalejiran Euskorleans taldea

Abuztuak 8 larunbata

20:00 Komentuan Baionatik Gospela: Choeur Go Swing

Abuztuak 9 igandea

20:00 Maria eta Josen Cuarteto Bretón Soka laukote klasikoa

Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan

Abuztuak 10 astelehena

20:00 Alondegian hitzaldia Iker Gonzalez: Paperetatik soinuen mundura

Abuztuak 11 asteartea

20:00 Odietan dantza : Organik- Carneros eta Lasala -Hooked

Abuz tuak 12 asteazkena

22:30 Mari kalean musika eta zinea: Javi Perez de Azpeitia, La Princesa de las Ostras / Die Austerprinzessin (Ernst Lubitsch)