OSTIRALEAN PUZGARRIAK EGONGO DIRA KIROLDEGIAN

2017/06/21

Neguko kanpainaren amaiera dela eta, ohikoa den bezala, ekainaren 23an puzgarriak egongo dira igerilekuan 15:30etatik 18:00etara bitarte, kiroldegiko bazkide edota ikastaroetan parte hartu duten herritarren gozamenerako.

Halaber, urtero bezala, ikasturte amaierarekin batera, hilaren 24tik uztailaren 2a arte Lubaki kiroldegiak itxiera teknikoa egingo duela gogorarazi du Udalak . Denbora tarte horretan bazkideek Azpeitiko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute (kanpoko igerilekua izan ezik) eta horretarako, aurrez bazkide ziurtagiria eskatu beharko dute Lubakin.