SAN PEDRO JAIAK ANTOLATZEKO BILERA DEIALDIA

2017/05/17

Udaberria aurrea doa eta konturatzerako San Pedro jaietan murgilduko gara. Aurten ekainaren 28tik uztailaren 2a arte ospatuko ditugu festak eta dagoeneko antolaketa lanetan hastear gabiltza.

Horretarako bilera batera dei egiten dizuegu zuen elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak aurkeztu ditzazuen. San Pedro jaiez gain, uztaila eta abuztuko ekitaldien antolakuntzaz ere hitz egingo dugu (Euskal jai eguna, Berbena, Koadrila eguna…).

 Bilera datorrean asteartean izango da  Alondegian, arratsaldeko 18:30ean.

 Dena den, dagoeneko egitaraua lantzen hasi zaretenok zuen proposamenak aurrez aurkeztu nahi izanez gero kultur etxeko bulegora zuzendu zaitezkete, 943861056 / kultura@zumaia.eus